Argienean garrantzi handia ematen diogu kalitatezko elikadurari, produktu ekologikoak eta 0 kilometrokoak erabiltzen ditugu. Horregatik, geure baratzeetako garaian garaiko barazkiak erabiltzen ditugu sukaldean, gainerako jakiak inguruko ekoizle ekologikoei edota Landaren (Iruñeako produkto ekologikoen kontsumitzaileen elkartea) erosten ditugu.
Ardo eta garagardo ekologikoak ere baditugu, baina neurrian hartzea gomendatzen dugu, geure gainerako jarduerak modu egokian egin ahal izateko.
Antolatzen ditugun erretiroetan, asteburuetan edota udakoetan, menu begetariano itxita eskaintzen dugu. Menuan barne lehenengo platerra, bigarren platerra, postrea, ura, etxean egindako ogia eta infusio/kafea dago.
GOSARIA
- Arroz osoa edari begetalean, zero azukre eta zapore bizi.
- Eskuz amasatutako ogia, ore amaz egina eta fermentazio hirukoitza 48 ordutan zehar.
- Denboraldiko fruituak edota irabiaki begetala denboraldiko fruituekin eginda.
- Gurina eta mermeladak.
- Igurtzitzeko tomatea, olioa eta gatza.
- Kafea ehotu berria eta zenbait infusio.
- Beti plater gaziren bat eskeintzen dugu, hala nola patata tortila, ahuntz gazta, tostada ezberdinak...
BAZKARIA ETA AFARIA
- Lehenengo plater begetarianoa denboraldiko produktuekin.
- Bigarren plater begetarianoa denboraldiko produktuekin.
- Postrea.
- Etxean egindako ogia.
- Kafea edota infusioa.
Intolerantziaren bat baldin baduzu, jakinaraz iezaguzu erreserba egitean eta zeure beharretara egokitutako menua prestatuko dugu.